Plaieroek aurrera jarraitzen dute

Hamahirugarren jardunaldia jokatu dute gizonezkoek, eta kopako eta ligako partidak, berriz, emakumezkoek.

76. Paco Urkia Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldi berria jokatu dute gaur goizean hondartzan gizonezko nahiz emakumezkoek. Aurrenekoentzat liga erregularreko hamahirugarren jardunaldia izan da; neskek, berriz, kopan eta ligan dihardute.

Plaieroen atal berezian ikusgai daude sailkapenak, egutegia, taldeen argazkiak eta aurreko jardunaldietako argazki bildumak, besteak beste.