Asteburu honetan haurrak izan dira protagonista halterofilian

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 9a, 10:41

Larunbatean eskolarteko Euskadiko Halterofilia Txapelketa jokatu zuten Zarautzen, eta erakustaldi bikaina eskaini zuten Danel Lopezek gidatutako gaztetxo zarauztarrek.

Infantil mailako halterofilia txapelketa jokatu zuten larunbatean Zarautzen. Hiru zarauztarrek osatu zuten podiuma eta, lehen biek, Jakes Etxeberriak eta Erik Expositok, eskolarteko Espainiako Halterofilia Txapelketan Euskadiko ordezkari izateko txartela lortu zuten. Martxoaren 21ean izango dute proba.

Horiez gain, kimu, benjamin eta aurrebenjamin mailako haurrek ere beren kategorietara egokitutako hainbat proba egin zituzten larunbatean.

Argazkiak: Zarautz Halterofilia