Veneno eta PatoPato taldeek joko dute Putzuzulon

Veneno taldea.

Bartzelonako Veneno taldeak LP berria du esku artean eta kontzertu bira bat antolatu du lana zuzenean aurkezteko. Larunbat honetan Putzuzulo gaztetxean eskainiko dute emanaldia. Beraiekin batera aspaldian isilik zegoen Zarauzko Metralleta taldea iragarri zen hasiera batean, baina azkenean ez dute joko. Haien ordez, PatoPato taldea osatuko du egitaraua. Jaialdia 21:00etan hasiko da.