'Les Miserables' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

2005ko Parisko istiluetan oinarrituta, Ladj Ly zinegileak eginiko Les Miserables filma ikusteko aukera izango da ostegun honetan Modelo aretoan. Jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute, gaztelaniazko azpitituluekin. Bi saio egongo dira: bata, 19:00etan, eta bestea, 21:30ean.