Bertan behera gelditu dira hainbat partida koronabirusagatik

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 11a, 17:51

Ez dira jokatuko asteburuan jokatzekoak ziren emakumeen, kadeteen eta gazteen Euskal Ligako futbol partidak, eta beste hainbat kirol partida ikuslerik gabe jokatuko dira aurrerantzean.

Koronabirusa ez hedatzeko neurrietako bat da pertsona asko biltzen dituzten ekitaldiak saihestea. Horregatik, asteburuan jokatzekoak ziren emakumeen, kadeteen eta gazteen Euskal Ligako futbol partidak bertan behera uztea erabaki dute.

Eskubaloian ere zenbait prebentzio neurri hartu dituzte dagoeneko. Hain zuzen, Amenabar eta Aiala taldeek ikuslerik gabe jokatuko dituzte norgehiagoka guztiak, printzipioz, martxoaren 25era arte, eta Amenabar taldeak ez du jokatuko asteburuko partida, talde aurkarian bi koronabirus kasu daudelako.