Gartzia Uriberen materiala, Photomuseumen esku

Gartzia eta Urbieta, dohaintzako materiala aurkezten. (Zarauzko Udala)

Etnografo ezagunak argazkigintzarako materiala utzi dio dohaintzan Zarauzko argazki eta zientzia museoari. Euskal mendizaletasunaren inguruko dokumentazio lan handia egin du Iñaki Gartzia Uribek.

Argazkigintzarako materiala dohaintzan eman dio Photomuseumi Iñaki Gartzia Uribek. 300dik gora dira Uribek argazki zientzia museoari eman dizkion piezak: kamerak, objektiboak, flashak, laborategiko materiala, fokuak...

Aranzadi Zientzia Elkarteko etnografoa da Uribe, eta aditua da euskal mendizaletasunaren historian. Ugaoko Burdin Hesia memoria historikorako elkarteko presidentea da, baita Udiarragako Ama Birjinaren Kofradiako eta Bizkaiko Ermiten Lagunak elkarteko kide ere. Kultura eta historia dibulgazioaz arduratu da hainbat hedabidetan, eta egindako lan horietan guztietan, oso presente izan du argazkigintza.