Atzeratu egin behar izan dute Urola Kostako Independentzia Eguna
Zarauzko Hitza
2020ko mar. 13a, 11:30
Koronabirusa dela eta, Urola Kostako Ernaik biharko antolatuta zeukan Urola Kostako Independentzia Eguna atzeratzea erabaki du. Zarautz aukeratu zuen aurten gazte independentisten eskualdeko erakundeak eguna ospatzeko, egun osoko egitarauarekin, baina azkenean bertan behera utzi behar izan dute.