Udala "oso gustura" agertu da bukatu berri duen 2020ko Asfaltatze Planarekin

IƱurritza auzoan asfaltatu berritan. (Zarauzko Udala)

399.899,18 euroko inbertsioa egin du asfaltze lanak egiteko herri osoan.

Udalak amaitu du 2020rako zehaztutako Asfaltatze Plana. Urtarrilaren hasieran ekin zioten asfaltatze lanei Untzain auzoan, Alkortiaga bidean, eta, jarraian, herriko auzo gehienetara heldu dira: Zelai Ondon, Mendilautan, Azken Portun, Iñurritzan eta erdigunean, besteak beste. Guztira, 399.899,18 euroko (BEZ barne) bideratu da lan horiek egiteko, eta Campezo Obras y Servicios S.A. enpresa arduratu da obra guztiez. 

Obrek sortu ahal izan dituzten eragozpenengatik barkamena eskatu nahi du Iban San Martin Obra eta Zerbitzu zinegotziak. Edonola ere, emaitzak "guztion mesederako" izan direla nabarmendu du, eta eginda lanarekin "oso gustura" geratu direla. "Herritarrak horrela adierazi digute", gaineratu du zinegotziak.

Era berean, Egaña kalea asfaltatzea bakarrik geratzen dela azaldu du San Martinek. Hori Salberdingo Hitzarmen Batzordeak lan batzuk egin ostean asfaltatuko dutela zehaztu du; hain zuzen ere, Untzainetik Salberdinera argindarra eramateko zangak bukatu ondoren.