Munduko Surf Txapelketako finala jokatuko du gaur Gallok

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 14a, 13:01
Aitor Frantzesena 'Gallo', Ja Jollan. (Aitor Frantzesena 'Gallo' )

Asteazkenean hasi eta igandea bitartean jokatzekoa zen txapelketa, baina nazioarte mailan eragiten ari den gaixotasunak aurreratu egin du kirol ekitaldia. Ondorioz, gaur  jokatuko du final handia, kanporaketetan oso fin aritu ondoren.

Inoiz baino parte hartzaile gehiago jaso ditu aurtengo ISA World Para Surfing txapelketak, 22 herrialdetako 133 kirolari La Jollako kostaldean (Kalifornia, AEB). Bertan ari dira Aitor Frantzesena Gallo zarauztarra eta Zarauzko bizilagun Ibon Mugertza, bakoitza dagokion kategorian lehiatzen.

Gallok gogotsu ekin dio lehiari, lehen kanporaketan 16.9 puntu  (7.90 eta 9.00) lortuz eta finalerdian beste 13.9 puntu (7.83 eta 6.07). Gaur jokatuko du finala, eta zarauztarrak badu berriro ere dominaren bat eskuratzeko aukera, 2016an urrezkoa ekarri baitzuen etxera. Gainera, zuzenean jarraitu ahal izango da txapelketa isasurf.org atarian.

Bestetik, Mugertza ezin izan zuen bere kategoriako lehen kanporaketa gainditu. Hirugarren sailkau zen, Jonathan Borba aise brasildarra nagusitu zen txandan.