Eten egin dute TAO zerbitzua

Udalak hartu du TAO zerbitzua eteteko erabakia, Covid-19ari "modu eraginkorragoan" aurre egite aldera.

TAO zerbitzua eten du Zarauzko Udalak, etenda egongo da behin behinean, berriro martxan dela jakinarazi arte. Neurri horren bidez edozein infekzio foku saihestu nahi dute, dekretu bidez arautu eta ezinbestekoak diren joan-etorriak egin behar direla gogoraraziz. Era berean, garajeen jabeei horiek erabiltzea eskatu diete, aparkalekurik ez dutenei kaleko aparkalekuak uzteko.

Neurri horrekin zerbitzuko langileak eta herritarrak arriskuan jartzea saihestu nahi dute, parkimetroak, txanponak eta abar birusa transmititzeko elementuak baitira. Pandemiari aurre egiteko "lankidetza eta erantzukizuna" eskatu dizkiete herritarrei. Azkenik, jakinarazi dute bineta eskatu duten herritarrek normaltasuna itzuli bezain laster eskuratuku dutela. TAO momentuz bertan behera geratu bada ere, udaletik gogorarazi dute derrigorrezkoa dela gainerako trafiko seinaleak betetzea eta zamalanetarako erreserbatutako eremuak errespetatzea, beharrezkoak baitira hornidurarako.