Gzk-k irabazi du Egunean Behineko Zarauzko Hitzaren gosaria

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 16a, 10:39

Aizpurua gozotegiak emandako gosari bikoitza eskuratu du Egunean Behin jokoko Gzk erabiltzaileak laugarrenez. 

Martxoaren 9tik 15erako astean Gzk izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea. Aizpurua gozotegian gosari bikoitza eskuratuko du (horretarako, bidali posta eletronikoko mezu bat zarautz@ukt.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin, eta egun bizi ditugun baldintza bereziak amaitutakoan saria eskuratzeko aukera izango da). Zarauzko Hitzaren lehiaketak indarrean daramatzan bost asteetatik hirutan izan da txapeldun Gzk.

Taldera batzeko jarraibideak

Egunak joan eta egunak etorri, gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntaxek garatutako Egunean Behin jokoak, baita jokoaren barruko Zarauzko Hitzaren taldeak ere. Izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera dute parte hartzaileek, eta euskaraz 10 galdera erantzun behar izaten dituzte horretarako. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu ondoren, esteka honetan klikatuta sar daiteke Zarauzko Hitzaren sailkapenean.