Kazerolada zaratatsua Espainiako erregeari

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 19a, 11:35

Dena birpentsatu beharra dagoen egunotan, protestarako moduak ere aldatu dira. Ez da modu berri-berria ere, baina badirudi bolada batean balkoietatik zarata eginez askatuko duela jendeak bere amorrua. Mundua hein batean geratu den arren, badago-eta zer salatu: Herenegun Soraluzeko hilketa matxistak salatzeko atera zen balkoietara jendea eta, atzokoan, Espainiako Errege Felipe VI.ak diskurtsoa hasi zuen une berean hasi zen protesta.