Sutea izan da Mitxelena kaleko lur azpiko argi-indar sarean

Zarauzko hitza 2020ko mar. 20a, 10:50

Gaur goizean, sutea sortu da Mitxelena kaleko lur azpiko argi-indar sarean. Ke beltza atera da, eta udaltzaingoek bizilagunei leihoak eta ateak ixteko agindua diete, kea "toxikoa" izan daitekeelako. Zarauzko Udalntzaingoak jakinarazi duenez, suhiltzaileak eta argi-indar konpainiako langileak arazoa konpontzeko lanean ari dira eremuan.