Bertsoak: 'Mintzalagun saioak berrogeialdi garaian'

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 23a, 09:41
Mintzalagun programako kideak Euskai saria jasotzen. (Aritz Mutiozabal)

Inaxio Isastik ondorengo bertsoak igorri dizkio HITZAri.

Koronabirusen eraginez
berpiztu zaigu ezbaia
Ondoren erabaki zuzena
hartzen behar dugu saia
Egoera larria
Zinez beldurgarria
Orain heldu da garaia
Mintzalagunen ekitaldiak
bideratzea da gaia (bis)

Hainbat saio burutu ondoren
etenaldia heldu da
Gauzak horrela gertatzen dira
Guregain dugu ardura
Ondorengo etapa
“on-line” eta “whatsappa”
hortxe ditugu eskura
Eukenek argituko dizkigu
Sor daitezken hainbat duda (bis)

Behin eta berriz saia gaitezen
taldeak bide horretan
Euskarak behar gaitu preseski
ta guk bera ordainetan
Ozen edo xuabe
euskaraz etengabe
etxepe eta kaleetan
Birusan ordez zabal dezagun
hitza bazter guztietan (bis)


Doinua: Iparragirre abila dela