Zarauzko bulegoan bakarrik artatuko ditu langileak LABek datozen asteetan, Azpeitikoa itxita

Udaletxe ondoan du egoitza LAB sindikatuak, Zigordia kaleko 11. zenbakian

Dena den, eskatu du mesedez aurrez telefonoz deitzeko, "langile guztien osasuna lehenesteko".

Koronabirusak eragindako ezohiko egoerara moldatzen ari da LAB sindikatua ere. Aurrez aurrekoak eta lan zein bilera presentzialak ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin zenbait neurri hartu ditu Urola Kostan LABek; horrela, larrialdi egoerak irauten duen bitartean Azpeitiko bulegoa itxita egongo dela jakinarazi du gaur sindikatuak, eta aurrez aurreko arreta ezinbestekoa dutenek Zarauzko bulegora gerturatu beharko dutela.

Sindikatuak azpimarratu du, ordea, ezinbesteko kasuetara mugatu nahi dituela aurrez aurreko harremanak; horregatik, “langile guztien osasuna lehenesteko, mesedez, inongo bilera presentzialik bilatu aurretik” LABekin harremanetan jartzeko honako telefono zenbakia jarri dute langileen eskura: 680 554 074.