Apirilaren 2ra arte eman daiteke izena udalekuetan

Udalekuetan izena emateko epea zabalik dago. 7-13 urte bitartekoentzat dira, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea izango dute aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko. Egungo egoera dela eta, telefono bidezko izen-ematea jarri dute martxan: 943-00 51 22 eta 688 81 24 39 (whatsapp). Izena emateko azken eguna apirilaren 2a izango da.