#Etxetikmundura

Occhi di Farfalla taldearen emanadia, etxetik mundura

'Herio bakar, heriotz ugari' abestia eskaini dute biko formatuan. 

Occhi di Farfalla taldeak abesti bat eskaini die Zarauzko Hitzako erabiltzaileei, Herio bakar, heriotz ugari izenburupean. Kasu honetan, bikote formatuan datoz, Miren Aranguren ahotsean eta teklatuan, eta Hodei Esteban gitarra elektrikoarekin. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Baleike.eus-ek Igor Goikoetxea DJ-arena, Karkara.eus-ek Iñaki Gurrutxaga bertsolariarena, Uztarria.eus-ek Ane Jurado musikariarena eta Maxixatxen.eus-ek Itziar Elias aktorearena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!