#Etxetikmundura

Unax Nogales kantuan, etxetik mundura

Unax Nogales musikariak bi abesti dakartza gaur, asteazkena, #EtxetikMundura saiora.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izango dira: Maxixatzen.eus-en Tomas Lizarazu musikari eta abeslariak, Uztarria.eus-ek Xanti Rodriguez zinemagile eta argazkilariak, Karkara.eus-en Aritz Pardina filosofoak eta Baleike.eus-en Roberto Fuentes bideogileak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzkohitza.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!