#EtxetikMundura

Miriam Mendoza ipuin kontari, etxetik mundura

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 26a, 20:00

Normalean, Sanz Enea haur liburutegiko Irakurketa Txokoan aritzen da ipuin kontalaria. Gaur, etxeetan dauden neska-mutilentzako saio batekin hartu du parte #EtxetikMundura egitasmoan. 

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Uztarria.eus-en eta Maxixatxen.eus-en Erniarraitzeko bertsolariek, Karkara.eus-en Joseba Brit musikariak eta Baleike.eus-en Maria Zubimendi akordeo-jotzaileak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!