#EtxetikMundura

Bixente Martinezen akustikoa, etxetik mundura

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 27a, 20:00

Oskorri taldearen Zeren esperoan dago abestiaren moldaketa dakar Bixente Martinezek, modu akustikoan eta instrumentalean.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Uztarria.eus-ek Inharrak taldearen olerkiak eta doinuak, Maxixatxen.eus-ek Mikel Iraeta musikariak, Karkara.eus-en Azkaiter Pelox musikariak eta Baleike.eus-en Oihana Rodriguez musikari zumaiarrak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!