Occhi di Farfallaren bigarrena gaur, #EtxetikMundura egitasmoan

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 28a, 12:19

The killers taldearen Doing it to death abestia izango da entzungai gaurkoan, 20:00etatik aurrera.

Occhi di Farfalla taldeak bigarren abestia prestatu du Zarauzko Hitzako irakurleentzat, Doing it to death abestia, hain zuzen. Kasu honetan, aurreko bideoan bezala, bikote formatuan datoz, Miren Aranguren ahotsean, eta Hodei Esteban gitarra elektrikoarekin. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskainiko dituzte saioak: Baleike.eus-ek Jone eta Imanol Urbietarena, Uztarria.eus-ek Amaia San Vicente ipuin kontalariarena eta Maxixatxen.eus-ek Xabier Etxaniz soinu-jotzailearena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!