#EtxetikMundura

Joxean Urbieta eta Maixol Ruiz, etxetik mundura

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 29a, 20:00

Joxean Urbieta eta Maixol Ruizen eskutik, hemen ikusgai eta entzungai hainbat abestiren atalez osatutako emanalditxoa.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da. Eskualdeko gainontzeko hedabideetan ondoko saioak daude ikusgai: Baleike.eus-en Molly Bux abeslaria, Karkara.eus-en Joseba Aparicio musikaria, eta Maxixatzen.eus-en eta Uztarria.eus-en Udal Musika Bandetako kideen saioa.

Horiek guztiak ikusgai daude bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Horrez gain, bertan ikus daitezke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak ere.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!