#EtxetikMundura

Mor More taldearen musika, etxetik mundura

Zarauzko hitza 2020ko mar. 31a, 20:00

Mor More taldeak Gauak abestia eta SKT Sekuentzia taldearen Zureak dira kantaren moldaketa dakartza gaurko #EtxetikMundura saiora. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Maxixatzen.eus-en Urtzi Azkuek bere disko berriko hainbat abesti eskainiko ditu, Uztarria.eus-en Lurdes Alkorta eta Enaitz Alberdi trikitilariek, Karkara.eus-en Ainara Zamakola musikariak, eta Baleike.eus-en Beheko Plaza abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendik.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko ZARAUZKO HITZAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!