#EtxetikMundura

Antivirus taldearen musika, etxetik mundura

Zarauzko hitza 2020ko api. 1a, 20:00

Konfinamenduari aurre egiteko moduak topatu behar izan ditugu guztiok, eta zenbait etxetan musika egiten hasi dira, umoreari eta sormenari eutsiz. Horren adibide da Antibirus taldea. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur: Maxixatzen.eus-en Bulego taldeko Toma Lizarazu, Karkara.eus-en Egoitz Eizagirre bertsolaria, eta Baleike.eus-en Iñaki Atrian kokteleroa.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko ZARAUZKO HITZAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!