Nagore Aizpurua abeslaria, etxetik mundura

Nagore Aizpurua abeslariak Ana Gilen kanta baten moldaketa dakar #EtxetikMundura saiora.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Maxixatzen.eus-en Xabifest DJ-ak ikuskizuna eskainiko du, Uztarria.eus-en Olatz Alkorta margolariak eskulan bat egingo du, Karkara.eus-en Mikel Aranzabal musikariak saioa eskainiko du, eta Baleike.eus-en Chango Munks ska-punk taldeak musika joko du.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela bi astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!