#EtxetikMundura

Bixente Martinezen musika, etxetik mundura

Zarauzko hitza 2020ko api. 4a, 20:00

Beste behin ere, Bixente Martinez musikari zarauztarrak parte hartu nahi izan du #EtxetikMundura egitasmoan. Horretarako, Oskorriren 'Ilhun nabarrez' abestiaren akustiko bat eskaini digu musikari zarauztarrak.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Maxixatzen.eus-en Txintxarri lokalak umorez betetako laburmetraia eskainiko du eta Baleike.eus-en Joseba Egaña txistulariak emanaldia eskainiko du.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela bi astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!