"Gogorrena aita agurtu ezina izan da"

Gurutze Izagirre Intxauspe/Berria 2020ko api. 4a, 08:31
Beroiztarrek aita galdu berri dute. Bakarrik hil zen, eta seme-alabek ezin izan dute agurtu ere egin. Nor bere etxean daude, eta anai-arreben arteko bideo deiak izan dira une mingarriotarako ukendu, jende askoren dolumin mezuez gain.

Oso hotza eta gogorra. Bi hitz horiek jaso dezakete Beroiz sendiaren bizipena. Aita galdu berri dute. Astearte goizean, Zarauzko Santa Ana adinekoen egoitzako (Zarautz, Gipuzkoa) mediku baten dei batek eman zien abisua. Bazekiten pattal zegoela, baina ez zuten hain bat-batekorik espero; medikuak berak ere halaxe helarazi zien. COVID-19 gaitza zuen aitak, eta, hil ostean ikusi nahi bazuten, traje berezi bat jantzita eta bi metroko distantzia mantenduz ikusi ahal izatea eskaini zieten, eta berrogeialdia beteko zutela hitzemanda joan zitezkeen ikustera. "Anai-arrebok erabaki genuen nahiago genuela aita bizirik gogoratu". Mikel Beroizek anaia bat eta arreba bat bizi ditu Zarautzen, beste bat Azpeitian (Gipuzkoa) eta beste bat Londresen. Ezin izan dira elkarrengana hurbildu ere egin. Bideo deien bidezko bilerak izan dira elkarrekin negar egiteko guneak. "Gogorrena aita agurtu ezina izan da". Oso lagungarria izan da senideok bideo dei bidez bada ere elkar ikustea, "baina ez da gauza bera".

Irakurri erreportajea osorik.