#EtxetikMundura

Seikote batek girotuta, etxetik mundura

Zarauzko Hitza 2020ko api. 7a, 20:00

Iker Barrena, Ainara Landa, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Agosti Aranburu, Imanol Etxeberria eta Goretti Igoak bat egin dute #EtxetikMundura egitasmoarekin, eta egoerarako propio sortutako Lasai, Lasai abestia dakarte. Bideoaren edizioaz Goretti Aranburu arduratu da. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan ere beste hainbat saio ikusi ahal izan dira egunotan. Gaur, esaterako, Uztarria.eus-en Ignacio Arakistain piano-jotzailearen saioa izango da eta Maxixatzen.eus-en Haitz Munizio DJaren emanaldia.

Bihar izango dute jarraipena saioek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko ZARAUZKO HITZAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!