Occhi di Farfallaren kantu berri bat, beraien habiatik

Zarauzko Hitza 2020ko api. 8a, 20:00

Estricalla taldearen Krossrock abestiaren moldaketa ekarri du Occhi di Farfallak #EtxetikMudura saiora.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan ere beste hainbat saio ikusi ahal izan dira egunotan. Gaur, esaterako, Maxixatzen.eus-en Bulego taldeko Tomas Lizarazu musikariaren emanaldia eta Karkara.eus-en Joxe Ramon San Sebastian musikariarena.

Bihar izango dute jarraipena saioek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko ZARAUZKO HITZAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!