#EtxetikMundura

Miriam Mendoza, Etxetik Mundura

Zarauzko hitza 2020ko api. 9a, 20:00

Miriam Mendoza ipuin kontalariak parte hartuko du gaur Etxetik Mundura egitasmoan. Ipuin kontaketa saioa egingo du Zarauzko Hitzako erabiltzaileentzat. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan ere beste hainbat saio ikusi ahal izan dira egunotan. Gaur, esaterako, Karkara.eus-en Leire Zinkunegi ipuin kontalariaren saioa izango da eta Maxixatzen.eus-en San Jose Egoitzako lagunena.

Bihar izango dute jarraipena saioek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko ZARAUZKO HITZAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!