Trenean lanera zihoazenei maskara higienikoak banatzen aritu dira Babes Zibileko boluntarioak

Zarauzko Hitza 2020ko api. 14a, 13:11

Alarma egoerak eta konfinamenduak indarrean jarraitzen badute ere, lanera joan behar izan dute gaur hainbat herritarrek. Horietako zenbaitek garraio publikoan egin behar dituzte joan-etorriak, eta segurtasuna bermatuago izan dezaten, maskara higienikoak banatu dizkiete gaur goizean Zingira Babes Zibileko boluntarioek.

Ez da erraza segurtasun neurriak mantentzea garraio publikoa erabili behar bada. Laneko joan-etorriak, ordea, trenez egin beharko dituzte gaurtik aurrera hainbat herritarrek, eta behargin horien segurtasuna bermatuago egon ahal izateko lanean aritu dira Babes Zibileko boluntarioak gaur goizean, maskara higienikoak banatzen. Zarauzko Udalak biziki eskertu die eskainitako laguntza sare sozialen bidez.

Argazkiak: @babeszibilazara