Untzaingo biltegiko ur hornidura sarea berrituko dute

Salberdingo lur azpiko argindar sare berria egiteko lanekin koordinatuko dituzte obrak

Untzaingo biltegiaren inguruko ur hornidura sarea berritzeko lanei ekiteko eskatu zion udalak Gipuzkoako Urak erakundeari Urteko lehen hiruhilekoan, eta Gipuzkoako Urak-ek dagoeneko esleitu ditu obrak, 344.782,70 euroko exekuzio-aurrekontuarekin (BEZa barne) eta hiru hilabeteko epean egiteko baldintzarekin. Lanak hasi dira, eta orain  fibrozementuzko bi arteria nagusi berrituko dituzte, Untzaingo biltegian jatorria dutenak eta autobide azpiko pasagunearen parean fundiziozko sareekin lotuak daudenak.

Obra horiek Salberdinera lurperatuta eraman behar den argindar sare berria egiteko lanekin koordinatuko dira. Salberdineko Hitzarmen Batzordeak Lurkide S.L. enpresari esleitu dio tentsio ertainean hornituko duen kanalizazio elektrikoaren obra zibila. Argindar sarea Untzaingo azpiestazio elektrikotik hasi eta Salbideko bidegorritik igaroko da, Azken Portuko Egaña kaletik Salberdinera iristeko, beti lur azpitik, Araba kaleko berdeguneak zeharkatuz.

Obra honek ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan eragozpenak sor ditzake tarteka. Hori dela eta, izan daitezken gorabehera guztien berri emango zaie aurrez,inguruko bizilagunei.