Etxetik etxera

Pili Manterola: "Beldurra diot itzulerari, kostu handiak ditu eta ez dakigu nolakoa izango den"

Zarauzko Hitza 2020ko api. 17a, 11:01

Nola bizi dute egoera Iribar jatetxe eta pentsioan? Nolako etorkizuna espero du? Pentsioa zabalik dago? Zer gertatu da ospakizun handiekin? Galera handiak dituzte? Galdera horiei erantzun die Pili Manterola Getariako ostalariak.

"Errumaniako langile bat dut pentsioan, bere lanean jarrai dezake berak, eta non lo egin behar du. Otorduak eskaintzen ez ditugun arren, egoera honetan gurekin afaltzen du"

 

"Osasun langile bat edo bestek deitu du pentsiora, baina ez nagoela arreta emateko prest esan diet"

 

"Maskarak eta jatetxeak bi gauza desberdin dira, ezin da ahoa itxita eta jateko prest egon"

 

"Gertuko bezeroak zaintzeko unea da orain"

 

"Hildakoei errespetuz, ez dugu ahaztuko gertatzen ari dena"

 

"Gertuko turismoa etorriko da, euskaldukok oso bidaiazaleak gara"

 

"Berriro irekitzen dugunean, ez dakit zenbat langile beharko ditudan, ez dakit eta zenbateko pertsona kopurua baimenduko duten"