Matriuskak bikotearen eromenaren kontrako txertoa

Zarauzko Hitza 2020ko api. 20a, 09:19

Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga aktoreak Matriuska antzezlanaren egileak dira, eta urte hasieran Donostiako 29. Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiko sorkuntza saria jaso zuten. Orain, konfinamenduaren bosgarren astean, Matriuskak izenean, ondorengo ikus-entzunezkoa grabatu dute, "jolasa bidelagun, gure osasun mentalaren mesedetan".