Jose Luis Zumeta margolaria hil da

Zarauzko Hitza 2020ko api. 23a, 15:39

Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra hil da, 81 urte zituela. Informalismoa, espresionismo abstraktua eta arte figuratiboa landu zituen bere ibilbide luze eta oparoan.  2015eko udan erakusketa gogoangarria jarri zuen ikusgai Merkatu plazako lehen solairuan, eta HITZAk ondorengo elkarrizketa egin zion proiektu hari buruz.

Bestalde, Zumetak berak egina da Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren ekimenez 2013an argitaratutako Imanol Urbietaren omenaldi diskoaren azala. Lan horrek Bakarrik eta libre izenburua du, eta momentuko euskal pop-rock taldeek hartu zuten parte.