Isolamenduaren Aurkako VII. Bertso Saioa egingo dute bihar

Koldo Gezuraga, Maider Arregi, Andoni Aizpuru eta Aitor Salegi ariko dira bertsotan biharko saioan.

Dagoeneko ohitura bihurtu den moduan, bertsoz alaituko dute datorren ostiral iluntzea ere Bapateko Unibertsoa irratsaioko kideek. Zazpigarren astez, uhinen bitartez izango dira entzungai bertsoak.

Aurreko asteko markinarren ekarpenaren ondoren, berriro ere hautsi dituzte eskualdeko mugak antolatzaileek. Hala, bertsotan ariko dira Koldo Gezuraga gernikarra, Maider Arregi oñatiarra, Andoni Aizpuru zarauztarra eta Aitor Salegi zestoarra.

Ohi bezala, saioa 20:00etatik aurrera izango da entzungai, zuzenean, Arraio Irratian; FM-ko 99.3an.