Bertsoa: 'Asmakizuna (Poliki-poliki)'

Inaxio 'Isasti'-k ondorengo bertso-asmakizuna bidali du HITZAra, Habanera doinuan sortua.

Alderdian ezaugarri
zehazki esku indarra
Parez Pare nabari du
bere barne zirriparra
Itzalpeko gidariak
beti Boteilan beharra
galiziar Berritsua
orohar arin samarra
Belarri Handienak du
benetan, txukun bizarra
Ezkondua dute buru
ez uste bezin azkarra
Iturri ona saihestuz
Gaitza da hemen izarra
Atarian zain Larrosa
abizenez da Hamarra