Maiatzaren Lehena, Langileen Nazioarteko Eguna

Langileen eskubideen alde, LAB sindikatuak auto karabana egin du gaur goizean

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 1a, 15:45

Maiatzaren Lehenaren harira, LAB sindikatuak deituriko auto karabana egin dute gaur goizean eskualdean. Bi ibilbide egin dituzte: bata, Oriotik Zumaiara, eta bestea, Azkoititik Zestoara. LAB sindikatuko ordezkari Aihotz Aiestaran zarauztarrak hitz egin du.