'Zer da zuretzat Arrano?' ekimena abiatu dute

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 2a, 12:16

Euskal Herriko 103 herriko taberna konfiskatzea eskatzen zuen epaia gauzatzen hasi zen apirilaren 22an Espainiako Auzitegi Nazionala, horien kontu korronteak enbargatzeko agindua emanda. Horren aurrean, Arranoko kideek herritarrei eskatu diete post-it batean azaltzea zer esan nahi duen bakoitzarentzat Arranok.

Zer da zuretzat Arrano? Zarauztarrek galdera horri erantzutea nahi dute Arranoko kideek, eta gainera, modu oso deigarrian erantzutea: post-it batean idatziz Arranok norberarentzat esan nahi duena, eta gero post-it hori Arrano tabernaren atean itsastea. "Bizipen bat, balore bat, irakaspen bat" jartzea iradoki dute post-itean.

Gaurtik aurrera kirola egitera edo paseatzera atera daiteke kalera, eta hori aprobetxatzeko eskatu dute, Musika Plazan dagoen lokal aurretik pasa eta atean notatxoa uzteko.

Euskal Herriko 103 herriko taberna konfiskatzea eskatzen zuen epaia gauzatzen hasi zen apirilaren 22an Espainiako Auzitegi Nazionala, horien kontu korronteak enbargatzeko agindua emanda. Zarauzko Arrano dago herriko taberna horien artean, eta ekimen honen antolatzaileek aldarrikatu nahi dute "Arrano herriarena" dela.