Bertsoak: 'Artzainaren adibide eguneratua'

Inaxio Uria 'Isasti'-ren bertso sorta berria, Habanera doinuan idatzia.

-1-
Neure burua aurkeztuz
lehen ekintza bezala
Artzaina naiz ogibidez
hor jarriaz eginahala
Bi mila ardi menpean
Ez da kopuru hutsala!!
Nik agindua beteaz
bapatean berehala
Zaindu,eta elikatu
egunero da normala
Etekina dudik gabe
ona lortuko dudala
Esne,artile, haragi
hobetu ezinak,hala!!
Beraz aitortu dezaket
asko maite ditudala

-2-
Ardiak ez kexatzean
zergaitia da galdera
Ile mozte , bakunatze
eta hiltegiratzera
Misterioa erabat
berak duten portaera
Izanik gizon xume bat
eta horren arabera
Beraien eraso batez
izango zuten aukera
ni aise menperatzeko
amaituz nire jarrera
Benetan da sinesgaitza
ohiko den egoera
Misterioan mamia
orain noa azaltzera

-3-
Erabat garrantzitsua
abagune guztietan
artaldea kezkaturik
egotea da benetan
Berehala elkartzea
nik nahi ditudan unetan
Oihuka esaten diet
Etorri oraintxe bertan!!
Otsoa dator ta hori
da zuentzako kaltetan
Orduan izuturikan
noski, nire mesedetan
kokatzen dira xumeki
agindutako gunetan
Seguru sentitzen dira
nonbait nire eskuetan

-4-
Tarteka oldartu ohi da
ardi beltzen bat, jakina!!
Egoera zuzentzeko
egiten dut ahalegina
nik makila astinduaz
eta txakurrak agina
Horrela lortu dezaket
behar dudan etekina
Ausarki jarraitzen badu
hori da onartezina!!
Ardia akabatzen dut
Horrek badu eragina!!
Besteak saihestu nahirik
sufrikario berdina
Otzanki jarraitzen dute
kezka bihurtuz arina

-5-
Politikari ugari
nahiz ta ni izan umila
nigana etortzen dira
zuzenki aholku bila
Zehazki azaltzen diet
bistan dagoena,hurbila
Gizaki eta ardiak
argi geratu dadila
orohar berdinak dira
talde murritz edo pila
Ta hori maneiatzeko
lanak behar du abila
Neurri zorrotzak ezarriz
Horixe da maratila
Beharrak agintzen badu
erabiliaz makila

-6-
Munduko agintariek
egin ondoren batzarra
ahobatez onartuaz
neurri zorrotzen beharra
Gizakia beldurtzeko
Izan ohi denez koldarra
krisiak izaten dira
aitzaki.Eskola zaharra!!
Osasun klimatikoa
finantza, zorra. Ze txarra!!
Batzutan berak sortuaz
Jotzen digute adarra
Orain koronabirusak
du egundoko indarra
eta horren ondorioz
miseria ta negarra

-7-
Artzainak dion bezala
egoera da iluna
Epe luze baterako
mantenduaz oihartzuna
Mundu nagusi gorena
dirua da.Ze astuna!!
Eta politikarien
jarrera da ezaguna
Herritarraren beharrei
saihestuaz erantzuna
Agintariei ordainduz
etengabeko isuna
Argi ta garbi hitzegin!!
Hauxe da behar duguna
gizaki orok aginduz
Helduko al da eguna?