Liburu dendak ateak irekitzeko prest

Konfinamendu luzearen ostean, datorren astelehenean ireki dituzte ateak liburu dendek. maiatzaren 11n. Donostia Kulturaren Ispilu Beltza irrati digitala hainbat liburu saltzailerekin aritu da solasean, Oier Aranzabal kazetariaren gidaritzapean; tartean, Donostiako Tobacco Dayseko Ines Garcia Azpiazu zarauztarrarekin eta Zarauzko Garoako Imanol Agirrerekin.