Alex Gurrutxaga zarauztarrak eta Joana Otxoa de Alaiza astigarragarrak osatutako taldeak eskuratu du aurtengo Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria, Aberriaren poeta kantaria. Xabier Leteren obraren berrirakurketa bat lanarekin. Poeta eta kantariaren obraren berrirakurketa bat egin nahi du lan sarituak, publiko berrietara heltzeko asmoarekin. Bikoteak Leteren inguruko errezitaldi musikatu bat garatuko du eta disko-liburu formatuan kaleratuko du 2020-2021 artean.
2020 api 06 Zarautz