Isolamenduaren Aurkako VIII. Bertso Saioa egingo dute gaur

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 8a, 14:50

Bapateko Unibertsoa irratsaioko kideen eskutik, Isolamenduaren Aurkako VIII. Bertso Saioa izango da entzungai gaur iluntzean uhinen bitartez. Oraingoan proposamen berri batekin datoz: Urola Kosta ordezkatuz bi zarauztar eta Goierri ordezkatuz beste bi urretxu-zumarragar.

Saioa 20:00etatik aurrera izango da entzungai, zuzenean, Arraio Irratian; FM-ko 99.3an.