Lakari elikadura jasangarri dendako saskia eskuratuko du Egunean Behinen Zarauzko Hitzaren taldeko irabazleak

Zarauzko hitza 2020ko mai. 11a, 11:28

Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Taldeko irabazleak hainbat produktuz osatutako saskia eskuratuko du, eta gainera, parte-hartzaile guztien artean Zarauzko Hitzako eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Dagoeneko bi aste pasatu dira Egunean Behinen laugarren denboraldia hasi zenetik, eta aurreko denboraldiko legez, ehunka herritar ari dira parte hartzen Baleikeren taldean. Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Zarauzko Hitzaren taldeko garaileak Lakari elikadura jasangarri dendako saskia irabaziko du. Gainera, parte-hartzaile guztien artean Zarauzko Hitzako eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana ere zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Zarauzko Hitzaren taldean parte hartzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Ondoren, esteka honetan klikatuta batu daiteke taldera.