Bertso-sorta: 'Torreoi berpiztua'

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 13a, 16:33

Ondoko bertso-sorta ondu du Inaxio Uria Isastik, eraberritutako Torreoiaren inguruan. Doinua: Iparragirre abila dela.

1-
Hainbat urtez amets izandako
kontuaren aipamena
Udalbatzak aztertu ondoren
onartu zuen txostena
Nik nuen egoera
abiadan gainbehera
izanik hain nabarmena
Berritze lanarekin hastea
hautatuz, bide zuzena


2-
Urtebetean zehar jardunaz
nabaria zen ardura
Etengabeko lanen ondoren
gaindituz narrats piura
Dotorea,benetan
gehienen esanetan
zoragarria itxura
Zuengandikan hau entzutea
niretzako da onura


3-
Bolada batez jende andana
hurbiltzen zen niregana
baina ondorenez bapatean
nonbait aldatuaz plana
etzen inor azaltzen
Orain ohiturak galtzen?
Hura ulertzen nik lana
Egun mordoa bisita gabe
ez talde ez banan bana

4-
Une horretako egoera
zaila izan zen.Ze trago!!
Aurretikakoa jakinikan
are ta askoz gehiago
Neure buruan kezka
etengabe galdezka
honen zioa non dago?
Gero argituz, gurekin zela
“Koronabirus”.Akabo!!(bis)
5-
Azken aldian, ezustekoa.
Jendea dabil.Ze giro!!
Ta aldaketaren zergatia
azaldu dute argiro
Parkerako sarrera
ireki da ostera
neurriz,astiro astiro
Izurritea baretu denez
sartu daiteke berriro


6-
Kontuak argiago daudenez
begiratuaz aurrera
Zarauzko herritarrei zuzenki
noa dena eskertzera
Ezer baino lehenago
zuetaz harro nago
Aukeraren arabera
konbidatzen zaituztet gogotsu
elkartuaz ospatzera