'Nobela errealista bat' lan berria aurkeztu du Joxean Agirrek

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 14a, 14:36

Hilabete pare bat salgai badago ere, Nobela errealista bat eleberria aurkeztu du gaur goizean Joxean Agirrek. Sentsultasuna, hizkuntzaren dotorezia, metaliteratura-jokoak eta ironia ugari uztatu ditu bere lan berrian, ohikoa duen ukitu dibertigarri bezain zirikatzailearekin. Elkar argitaletxearen babesean kaleratu du.