Test serologikoak egingo dizkiete Eusko Label ligako arraunlariei

Zarauzko hitza 2020ko mai. 17a, 12:00

Test serologikoek kirolariek birusaren aurkako antigorputzak sortu dituzten atzemango dute, COVID-19a izan duten ezagutzeko.

Udako traineru denboraldia prestatzen ari da Traineruen Kluben Elkartea, eta arraunlariak txapelketaren hasierarako prestatzeko, datorren astetik aurrera, Eusko Label eta Euskotren ligetako arraunlariei test serologikoak egingo dizkietela jakinarazi du TKEk, tartean izango dira ZAEko arraunlariak ere. Probak elkarteetako medikuen gidaritzapean egingo dituzte, eta zehaztu dute TKEko medikuen arduradun Juan Jose Badiolak zuzenduko duela prozesua. Test serologikoek kirolariek birusaren aurkako antigorputzak sortu dituzten atzemango dute, COVID-19a izan duten ezagutzeko.

Traineruen Kluben Elkartea maiatzaren 30an bilduko da, denboraldia hasi aurretik azken erabakiak hartzeko.