Bideoa: Moilako hormaren konpontze lanak abian

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 18a, 14:12

Joan den astetik buru-belarri ari dira moila konpontzeko lanekin, eta dagoeneko eraitsi dute zulatutako hormaren gainaldea. Harri Construcciones y Mampostería S.L. enpresa ari da zeregin horretan, 167.330,90 euroko aurrekontuarekin. Udalak espero du lanak abuzturakoa amaituta egotea.