Tren geltoki eta trenbide azpiko pasabide berriaren proiektuaren aurka ez badaude ere, Podemos-EQUO Berdeak koalizioak iritzi dio egungo osasun krisia dela-eta «udalaren aurrekontuaren zati handi bat herritarren ongizaterako soilik» erabili beharko litzatekeela: «Geltokia ez da lehentasun bat. Itxaron egin dezake».
Beraien esanetan, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak hirukoiztu egin dira, Caritas-ek gero eta eskaera gehiago jasotzen ditu, merkatariek eta ostalariek diru-sarrerarik gabe gelditu dira eta autonomo askok beren enpresak itxi egin behar izan dituzte eta beste askok lana galdu dute.
Horren aurrean, «Udal Gobernuari eskatzen diogu geltokiaren eta pasabidearen eraikuntzarekin gastatu nahi duten 4 milioi horiek herritarren ongizatea bermatzeko erabili ditzala». Beraien ustez, herritarrak dira lehentasuna une honetan.