Terrazek ordenantzako ordutegia izango dute

Zarauzko tabernetako terrazek ordenantzako ordutegia errespetatu beharko dute. Bakoitzak bere lizentzian ordutegi jakin bat dauka, dagokion zonaldearen araberakoa. Adibidez, asteburuan malekoiko hainbat terraza 02:00ean itxi dituzte, eta horrek zeresan ugari eman du sare sozialetan, ustez 23:00ak arte zegoelako ordu muga. Baina dirudienez, udalak ordutegiak finkatzeko aukera du, eta ordenatzakoak aplikatu dizkie ostalariei.